Barton Films

BARTON FILMS

Izarren argia

 

ESTREINUAK

Conocerás al hombre de tus sueños

Conocerás al hombre de tus sueños

Espainia - AEB 2009, Komedia

Maitasun apur bat, sexu pixka bat, traizioren bat eta hori gutxi balitz, barre-algara batzuk. Pertsona talden baten anbizio, desira eta obsesioek edonolako gorabeherak sortzen dituzte, bai zentzugabeak eta baita arriskutsuenak ere…

irakurri gehiago...

La vida empieza hoy

La vida empieza hoy

Espainia 2009, Komedia

Hirugarren adineko gizon eta emakume talde bat sexu eskolara doa behar bezalako sexu-harremanak izaten jarraitu nahi baitu. Eskola hauetan euren desirak eta kezkak partekatzen dituzte. Pepek, erretiroaren estresa dela eta disfuntzio erektila du eta lehen zen gizona berriz izan nahi du…

irakurri gehiago...

Dos hermanos

Dos hermanos

Argentina 2009, Komedia

Marcos eta Susana, hirurogei urte inguru dituzten anai-arrebak, etengabeko aurka egite komiko batean bizi dute. Euren bizitzak eta izaerak guztiz kontrakoak dira, baina amaren heriotzak harremana sendotzen behartuko ditu. Susanak, pertsonalitate menderatzaile eta deliratzaile duenak eta familiako negozio guztiak…

irakurri gehiago...

The good heart

The good heart

Islandia - Frantzia - Danimarka - Alemania 2009, Drama

Lucas Brooklynen zubiaren azpian kartoizko kutxa batean bizi den bihotz oneko gazte bat da. Etorkizunerako aukerarik ikusten ez duen gazteak bere buruaz beste egiten saiatuko da baina huts egingo du; bizitzan saiatu dituen gauza guztiekin bezala... Ospitalean sendatzen den…

irakurri gehiago...

 

Berriena

10/08/31 BARTON FILMSEK 'VERSAILLES' ESTREINATUKO DU

VersaillesBARTON FILMSek Pierre Schöellerrek zuzendutako eta Guillaume Depardieu protagonista duen VERSAILLES filma estreinatuko du laster. VERSAILLES gaixotasun bategatik zendu zen Guillaume Depardieu aktorearen azken filmeetako bat da. Gérard Depardieu aktore handiaren semea zen eta film honegatik Aktore Onenari César Sariaren -Hollywoodeko Oscar sariaren baliokide frantsesa- hilondoko hautagaia izan zen. VERSAILLES filma Pierre Schöller zinegileak zuzendu duen lehenengo filma da.

Irakurri gehiago...

 

10/08/18 'LA POSESIÓN DE EMMA EVANS', LASTER ZINEMETAN

La posesión de Emma EvansIstorio on guztiek giza-izaeraren hausnarketa izan behar dute. Genero fantastikora adskribatutako kontaketen kasu zehatzan, hausnarketa honek, batez ere etsaitasunez nabaritzen dugun mundu honetako biktimak garen lez, eraso egiten diguten beldur eta egonezinak gauzatzen ditu. Manuel Carballok zuzendutako LA POSESIÓN DE EMMA EVANS film honetan, eguneroko unibertso baten arrazoizko ekonomian dena eraldatuko duen eta bat-batean sartuko den elementu fantastikoa deabrutze-kasu bat izango da.

Irakurri gehiago...

 

10/08/16 'ANIMAL CHANNEL' ETA 'LA LEYENDA DEL UNICORNIO' MEXIKOKO LIDO ZINEMAN

Animal ChannelMaite Ruiz de Austrik zuzendutako eta Iñigo Silvak Extra! ekoizpen etxerako ekoiztutako bi luzumetrai, ANIMAL CHANNEL eta 'La leyenda del Unicornio', Mexikoko Lido Zinema mitikoan ematen ari dira uztailetik uda osoan zehar hiriko umeei zuzendutako zinemal ziklo baten barruan. Extra! ekoizpen etxeko helburu nagusia haurrentzako filmak ekoiztea da; hauek kalitatezkoak izan behar dira eta balore unibertsalak transmititu eta txikien zentzu kritikoa lantzen lagundu behar dute.

Irakurri gehiago...

 
 
ecmware
Enterprise Platform