'Pedra, peixe, rio' haurtzaroaren galera eta urruntzeari buruzko film oso pertsonala da. Estilo ezberdinen nahasketa erabiltzen du: alde batetik behaketa, bestetik fikziozko berreraikuntza eta beste hirugarren aldetik fikzio onirikoa. Itamatatiua izeneko esklaboen ondorengoen komunitate batean girotua, filmak Ariana izeneko haur umezurtzaren, Eloisa bere amaordearen eta Iban zinemagilearen bizitzak jarraitzen ditu hiru urtez.