Irving Andaluziara joan da Granadako Alhambra bisitatzeko asmoz. Han Dolgoruki aurkitu du, errusiar laguna, eta elkarrekin egin dute bidaia. Carmen ezagutu dutenean, gauzak nahastu egin dira. Neska Boabdil-en azken oinordekoa da, errege mairuarena alegia. Neska honek bete behar du igarpena, Ali maltzurra garaitzea, hau izan baitzen Boabdil erregeari traizioz lurrak kendu zizkiona. Baina ezin izango du boterea eskuratu Boabdilen azken oinordekoa hil arte. Zein den jakin duenean eta zer egin behar duen, Carmen Granadarantz abiatu da, baina etsaiek harrapatu dute. Irving neskaz maitemindu da eta badaki neskak zein arrisku bizi daukan, beraz salbatu egin du eta zenbait oztopo zail gainditu ostean, lagundu egin dio Alhambra-ra iritsi arte, igarpena bete dezan, Boabdilen altxorrak (Aliren esku zeudenak) herriari itzularazteko eta Alhambrak bere bikaintasun osoa agertzeko.