Barton Films

Barton katalogoa

HARITZAREN BIHOTZA: Oinarrizko datuak

haritzaren bihotza
Jatorrizko izenburua
El corazón del roble 
Jatorria
Espainia 
Ekoizpen urtea
2012 
Generoa
Animazioa 
Zuzendaria
Ángel Izquierdo, Ricardo Ramón 
Ekoizpena
DIBULITOON, MILIMETROS 
Aktoreen zerrenda
-ANIMAZIOA- 
Iraupena
78 min. 
Laburpena

Gertakizun bitxi-bitxi batzuek klima aldarazi dute herensugearen mendian.
Tenperaturaren bat-bateko jaitsierak hotzaren hotzez eta ilunpean utzi du lurraldea. Basoa hiltzear dago eta Robin elfo txikia, basoaren zaindaria, bizitza suntsitzen ari den gaitzari aurre egiteko, laguntza eske ari zaie jainkoei. Laguntza jaso bai... baina ez hark espero zuena!

Elfyren etxean, ika-mika batek gertaera harrigarriak eragingo ditu. Ezusteko galantak ematen dituen izotzezko gotorleku bat, izar batengandik forjaturiko espata magiko bat eta "Dana-Hin" herensuge-zaldunen gudalostea: horra hor istorioa hezurmamitzen duten gakoak; eta ez nolanahiko istoria: Elfyri eta gainerako pertsonaiei mamia eta itxura beti bat ez direla ez ezik, gure unibertsoaren oreka geure ahalegin, sakrifizio eta arduraren menean daudela ere irakatsiko die.

 
ecmware
Enterprise Platform