Barton Films

Aurkezpena


Barton Films 1.992ko ekainean sortu zen. Hasiera batean banatzaile eta ekoiztetxe bezala.

Bere arlo garrantzitsuena, zinema-banatzailea izatea da, Espainiar Estatuaren espazio barruan. Europako, asiako eta latinoamerikako zinema independentearekin egiten du lan. Beste espazio oso garrantzitsua, euskal ekoizpena (bai euskaraz bai gaztelaniaz) da, gaur egun euskal produktore garrantzitsuenekin kontaktuak izanez eta lan eginez. Gainera Filmax Group-en eta Caramel Films-en materiala banatzen du, Estatuaren ipar guztian. Baterako banaketa du Filmax-ekin, euskal ekoizpen desberdinetan, estatuko lurraldea banatuz.

Ekoizpenari dagokionez, era sozialeko, komedia eta animazio ekoizpen desberdinetan parte hartu du.

Barton zinema-areto ezberdinetan partizipazioak izan ditu, eta gaur egun, areto desberdinetan partaidetza dauka eta kudeatzen ditu.

Zinemaldi eta zinema-merkatu garrantzitsuenetan dago, bai estatukoetan bai nazioartekoetan (Donostia, Valladolid, Cannes, Berlin, Guadalajara, Ventana Sur, etab.) 
 
 
ecmware
Enterprise Platform