Barton Films

Nazioarteko salmentak

Barton Films-ek, nazioarteko salmentarako luzemetrai zinematografikoen katalogo zabala du.

Atal honetan, estatu mailan banatzen dituen tituluen zerrendaz aparte, nazioarteko banaketa egiteko eskubideak dituen filmak agertzen dira.

Fitxa bakoitzean, filmeen informazio gehiago aurkituko duzu. Edozein tituluri buruzko informazio gehiago behar izatekotan, gurekin harremanetan jartzeko dudarik ez izan.

NAZIOARTEKO SALMENTAKO KATALOGOA - UDAZKENA 2013  pdf Bertsio deskargagarria 579,95 Kb

 
Las olas

LAS OLAS

Espainia 2011, Drama

Zuzendaria: Alberto Morais 

Aktoreen zerrenda: Carlos Álvarez-Nóvoa, Laia Marull, Armando Aguirre, Sergio Caballero, Marthe Villalonga. 

Manuelek hirurogei urte itxaroten daraman bidaiari ekiten dio, Valentziatik abiatzen da Frantziako Argelés -sur- Mer deituriko herrirarte.  Herri hau orain dela gutxi arte errefuxiatuen azken geltokia zen. Bere kotxe zaharrean orainaldi ezezaguna eta iragan baztertua zeharkatuz, adiskidetze pertsonala bilatzen du baita historikoa ere.

INFO...

Olentzero eta iratxoen jauntxoa

OLENTZERO ETA IRATXOEN JAUNTXOA

Espainia 2011, Animazioa

Zuzendaria: Gorka Vazquez 

Aktoreen zerrenda: -ANIMAZIOA- 

Pirineotako herrixka eder batean Anje bizi da. Olentzero ezagutzen duela esan dezaken haur bakarra. Guar bere ametsari aurre egin nahiko dio, Olentzeroren laguntzaile izatea alegia. Olentzerok ordea, gazteegia dela uste du eta lantxo bat emango dio: bere oparien tailer magikoa garbitzea. Anjek ordea hanka sartze txiki bat egingo du. Giltzapetuta bizi den Iratxo maltzur bat askatuko du. Berriro Iratxoa giltzapera bueltatzea lortuko al du Anjek? Laguntza beharko du, laguntza andana!!  INFO...

Querida Bamako

QUERIDA BAMAKO

Espainia 2007, Dokumentala

Zuzendaria: Omer Oke, Txarli Llorente 

Aktoreen zerrenda: Djédjé Apali, Esther Vallés, Gorsy Edu 

Moussa, Burkina Fason jaiotako gaztea da. Jaiotako herrixkan bizi da bere guraso, senide eta emaztearekin, Fátima. Berak 'Bamako' deitzea nahiago du han, Maliko hiriburuan ezagutu baitzuen ezkondu eta Mamadour, haurra jaio baino lehen.

INFO...

Pactar con el gato

PACTAR CON EL GATO

Espainia 2007, Komedia

Zuzendaria: Joan Marimón 

Aktoreen zerrenda: Alberto Jiménez, Pau Roca, Rose Avalon, Belén Fabras, Edu Soto, Vicky Peña, Violeta Llueca, Ma-Anne Valmeo, Criselda Naldoza, Nuria Megías, Alfredo Castellanos, Mercé Comas 

Argumentua 'bikote batean gutxien maite duenak menderatzen du' esaeratik abiatzen da. Juliak, 17 urte, kateme begibakar bat du eta David bere osaba albaitariarekiko mendekotasun oso handia ere bai, berataz maiteminduta dago. Julia bere osabarakin ahal duen bezain beste denbora egoten saiatzen da. Baina Davidek neska xarmagarria du, Sara. Aparisi Juliaren lagun mina da. Lagun mina baino askoz gehiago da... ezkutuan. Aparisik Julia eskatzen dion guztia egiten du, entxufe bat konpondu edo katu galduak bilatu. Horrela berekin egon daiteke.

INFO...

Eutsi!

EUTSI!

Espainia 2006-2007, Drama

Zuzendaria: Alberto J. Gorritiberea 

Aktoreen zerrenda: Angel Alkain, Asier Hormaza, Oiana Maritorena, Kandido Uranga, Nagore Aranburu, Jokin Oregi, Iñaki Rikarte 

Kepa eta Martin haurtzaroko lagun minak dira, txirrindularitza zaleak. Berrogeina urte inguru dituzte eta lan egiten duten enpresa beste nonbaitera eramango duten zurrumurrua zabaldu denean, Martin aita izateko puntuan dago, eta krisialdi batean murgilduko da. Bi lagunak ika-mika hasiko dira, Kepa langabeziak sorturiko egoerara egokitu baita. Beren adiskidantza apurtzear dagoenean helburu bat sortuko da: beren protestak Frantziako Tourrera eramatea. Eta hori guztia, Zuriñe izeneko kazetari gazte baten laguntzarekin.

INFO...

 
ecmware
Enterprise Platform