DVD-en salmenta katalogoari begiratu bat egiteari gonbidatzen zaitugu Barton Films-en film onenekin gozatu dezazun zure etxean behin eta berriz.
Hemen aurkituko duzun formularioaren bidez, eskuragarri dauden filmeen nahi dituzun kopiak lortu ditzakezu. Datu guztiak bete eta ahal bezain laster zurekin harremanetan jarriko gara DVD-ak bidali ahal izateko.
Espainia 2008, Komedia
Zuzendaria: Aizpea Goenaga
Aktoreen zerrenda: Isidoro Fernandez, Mikel Losada, Aitziber Garmendia, Roberto Alonso, Lander Otaola, Loli Astoreka, Oscar Terol, Marivi Bilbao, Barbara Goenaga, Galder Perez, Gorka Aginagalde, Lilliam Kourí, Ane Gabarain, Lurdes Mendizabal, Ramón Agirre, Tania de la Cruz
Ekintza sukaldaritza eskola batean gertatzen da. Hemen ikusiko ditugu negar malkotan gure sei protagonistak (tipula txikitzeagatik, baina) azken kurtsoa amaitzekotan dabiltzan zazpi 'etorkizun':
Espainia 2008, Animazioa
Zuzendaria: Juanjo Elordi, Asisko Urmeneta
Aktoreen zerrenda:
Gizabananok Londonerako helgadi bat aurkitu du interneten, doan... Doan! XXI. mendeko hitz magikoa da hori! Baina koadrilako liderrari, Bildotsori, huskeria irudituko zaio. Berak nahi balu Txinaraino ere joango litzateke doan. Are gehiago, munduaren bira ere egingo luke, doan eta 80 egunean. Harrokeria bat gehiago izango zen, Kebabek apustu egin izan ez balio. Eta behin apustua eginda... koadrila osoa berarekin hartu eta bidaia egin behar: batek bidaia erromantikoa egin nahi zuen, besteak erotikoa, baina komiko-dramatiko-esperpentikoa aterako zaie... Apustua zeinek irabaziko duen... esango nizuke... baina ez da zuk pentsatzen duzuna... ez da ez esatearren, e, baina Bildotsok berak hobeto azalduko dizu... Zineetan, jakina.
Israel 2006, Drama
Zuzendaria: Itshak (Tzahi) Grad
Aktoreen zerrenda: Yaackcov Ayali, Ania Bukstein, Tal Grushka, Rivka Michaeli, Keren Mor, Asher Tzafarti, Gal Zaid
'Mal Gesto' filmak Michael Kleinhausen bizitzaren aste bete aurkeztuko digu. Betiko ondoko arrunta da, ezkonduta eta mutil baten aita; berari buruz dena jakin ahal duzula uste duzu. Egun batean, Holokaustoaren Oroitzapenezko Egunean, adarrak jo baino lehen, Michael Dreifusekin topo egingo du. Tamarrek, Michaelen emaztea, Dreifusi keino lisuna egingo dio eta honek ibilgailua azeleratuko du eta Michaelen autoaren atearen kontra talka egingo du, Tamar ia harrapatuz.
Israel - Frantzia 2007, Drama
Zuzendaria: Raphaël Nadjari
Aktoreen zerrenda: Michael Moshonov, Limor Goldstein, Yonathan Alster, Shmuel Vilojni, Ilan Dar, Yoav Hait, Reut Lev, Dov Berkovitz, Ilanit Ben Yaakov, Naomi Tzvick, Robert Hoenig
Gaur egungo Jerusalenen, familia judutar batek bizitza arrunta darama auto istripu batek aitaren desagerpen misteriotsua ekartzen duen arte. Familiako kide bakoitzak ahal bezain ondo pairatuko du aitaren ez egotea. Helduek isiltasunean edo ohituretan bilatuko dute babesa; bi semeak berriz, Menachem eta David, euren modura aita aurkitzen saiatuko dira.
Frantzia 2006, Animazioa
Zuzendaria: Marco Villamizar, Eric Gutierrez
Aktoreen zerrenda:
Den-dena txarto doa Musika planetan. Instrumentu familia guztiak haserre daude eta eztabaidan aritzen dira etengabe. Dena hasi zen Sol, Fa eta Do giltzen desagerpen misteriotsuarekin eta jakina familia bakoitzak errua beste familiei botatzen die. Kakofonia erabatekoa da eta inork ez du ezer jakin nahi Orkestra Handiari buruz. Baina egurrezko instrumentu bat, Piccolo, eta metalezko beste bat, Saxo, bihotzeko lagunak egiten direnean, Do nota musikalak ezin du sinetsi… Haiek lagunak badira eta klabeen bila joatea erabakitzen badute, dudarik gabe aurkituko dituzte eta haiekin batera benetako musika bueltatuko da Musika planetara. Hirurak arriskuz eta trikimailuz beteriko abentura batean barneratzen dira ¡armoniaren bilaketa ez da gauza erraza!