Barton Films

DVD

DVD-en salmenta katalogoari begiratu bat egiteari gonbidatzen zaitugu Barton Films-en film onenekin gozatu dezazun zure etxean behin eta berriz.

Hemen aurkituko duzun formularioaren bidez, eskuragarri dauden filmeen nahi dituzun kopiak lortu ditzakezu. Datu guztiak bete eta ahal bezain laster zurekin harremanetan jarriko gara DVD-ak bidali ahal izateko.

Eskaeraren baldintzak

 
Supertramps

SUPERTRAMPS

Espainia 2004, Animazioa

Zuzendaria: Jose Maria Goenaga, Iñigo Berasategi 

Aktoreen zerrenda:  

Hirian barna ibiltzen dira noraezean. Ikusten ditugunean, beldurtu egiten gaituzte. Zikinak dira, eta gure hondarretatik elikatzen dira. Gizartearen benetako marjinatuak dira. Arratoi, uso, labezomorro, kaleko katu eta horrelakoei buruz ari gara. Ala zer uste zenuten? Animalien erreinuko "etxe gabeak" dira. Hona hemen alegia dibertigarri bat, umore onez betea. Hainbat ahotsekin, txirotasunaz eta immigrazioaz mintzo zaigu.

INFO...

Glup

GLUP

Espainia 2003, Animazioa

Zuzendaria: Aitor Arregi, Iñigo Berasategi 

Aktoreen zerrenda:  

“Erosi, erabili eta bota”. Bai erraza! Dendak hustu eta zabortegiak bete egiten dira. Baina gizakiok ez dakiguna da ze borroka daraman zaborrak bizirik irauteko zabortegiaren oihanean.

INFO...

Sahara Marathon

SAHARA MARATHON

Espainia 2004, Dokumentala

Zuzendaria: Jon Garaño, Aitor Arregi 

Aktoreen zerrenda:  

Abdullah-k sasoi onenean egon nahi du Aljeriako iheslari kanpalekuetan aurki egingo den maratoirako. Beste 200.000 iheslariekin bizi da kanpalekuetan. Badaki lasterketan aurrean izateak asko poztuko lukeela, pixka batean bada ere, bere herria, egunetik egunera jasaten duen iraina ahazteko. Mende laurdenetik gora. Maratoi luzea, alajaina!

INFO...

Karramarro uhartea

KARRAMARRO UHARTEA

Espainia 2000, Animazioa

Zuzendaria: Joxean Muñoz, Xabi Basterretxea 

Aktoreen zerrenda:  

Kain izeneko barku pirata bat. Harrizko buru batean ezkutaturiko altxorra. Karramarro itxurako uhartea. Loro biltegi bat. Horixe da KARRAMARRO UHARTEA. Piratak altxor bila saiatzen dira, esklabo-trafikarien aurka borrokatzen dira eta, batez ere, abestu egiten dute. Guztiek, DIMITRI KAPITAINAK izan ezik, gure protagonistak, alegia.

INFO...

 
ecmware
Enterprise Platform