Barton Films

Barton katalogoa

 Facebook

 

pdf CATALOGO PARA TV . BARTONFILMS

 
Supertramps

SUPERTRAMPS

Espainia 2004, Animazioa

Zuzendaria: Jose Maria Goenaga, Iñigo Berasategi 

Aktoreen zerrenda:  

Hirian barna ibiltzen dira noraezean. Ikusten ditugunean, beldurtu egiten gaituzte. Zikinak dira, eta gure hondarretatik elikatzen dira. Gizartearen benetako marjinatuak dira. Arratoi, uso, labezomorro, kaleko katu eta horrelakoei buruz ari gara. Ala zer uste zenuten? Animalien erreinuko "etxe gabeak" dira. Hona hemen alegia dibertigarri bat, umore onez betea. Hainbat ahotsekin, txirotasunaz eta immigrazioaz mintzo zaigu.

INFO...

Glup

GLUP

Espainia 2003, Animazioa

Zuzendaria: Aitor Arregi, Iñigo Berasategi 

Aktoreen zerrenda:  

“Erosi, erabili eta bota”. Bai erraza! Dendak hustu eta zabortegiak bete egiten dira. Baina gizakiok ez dakiguna da ze borroka daraman zaborrak bizirik irauteko zabortegiaren oihanean.

INFO...

Euriaren seme-alabak

EURIAREN SEME-ALABAK

Frantzia 2002, Animazioa

Zuzendaria: Philippe Leclerc 

Aktoreen zerrenda:  

Fantasiazko mundua deskribatzen du pelikulak. Bi herrik talka egiten dute. Pyrosstarrek eguzkia gurtzen dute, ezin dute ura ikusi ere egin, ura ukitze hutsarekin erre egiten baitira, lastargiak legez. Hydrostarrak kontra dituzte, baina elkarrekin bizi behar dute. Hauek ezinbestekoak dute ura, urik ezean harrizko estatua bilakatzen baitira.

INFO...

Unibertsolariak munduaren ertzaren bila

UNIBERTSOLARIAK MUNDUAREN ERTZAREN BILA

Espainia 2004, Animazioa

Zuzendaria: Juanjo Elordi 

Aktoreen zerrenda:  

Unibertsolariak kanikak egiten dituzte. Saturrek istripua izan eta irudi bat hautsi ondoren, ihes egiten du. Unibertsolariak Saturren bila aterako dira.

INFO...

Agujeros en el cielo

AGUJEROS EN EL CIELO

Espainia 2004, Drama

Zuzendaria: Pedro Mari Santos Márquez 

Aktoreen zerrenda: Ander Lipus, Itziar Ituño, Montse Zabalza, Aiora Sedano, Víctor Palacio, Alfonso Torregrosa, Alberto San Juan, Melani Olivares, Edurne Azuara, Saturnino García, Ramón Barea, Mario Pardo, Leire Zuazua 

Pablo, irratiko esatari bat, bere jaioterrira itzuliko da bere bizitza aldatu nahian. Bertan Martarekin, beti maite izan duen emakumea, topo egingo du. Martak Koldo ezkondu zuen eta alaba bat izan zuten, Leire. Leirek mutilaguna du baina ezin izango du heldu berri den gizonarekiko erakarpena sentitzea saihestu. Erlazio sare arriskutsu berri honen ordena guztiz aldatuko da Elena, Koldoren arreba agertzen denean.

INFO...

 
ecmware
Enterprise Platform