Barton Films

Barton katalogoa

 Facebook

 
Don

DON

Iran 1998, Drama

Zuzendaria: Abolfazl Jalili 

Aktoreen zerrenda: Farhad Bahremand, Bakthiyar Bahremand, Tayebeh Soori, Farzaneh Jalili 

Farhadek bederatzi urte ditu baina ezin dugu ziurtatu datu hau guztiz zuzena dela bere aita -drogazalea-, eta bere ama -analfabetoa- ez baitzuten erregistratu jaio zenean. Dokumentu falta honek, ez batzuek ezta besteek ere konpontzen dutena, bere egoera gerra errefuxiatuenarekin alderatzen duena, lana legala lortzeko edo idazten eta irakurtzen ikasi ahal izateko oztopo handiena izango da.

INFO...

Jack, rey del Amazonas

JACK, AMAZONASEKO ERREGEA

Danimarka, Suedia, Noruega, Finlandia 1996, Animazioa

Zuzendaria: Flemming Quist Møller, Stefan Fjeldmark, Jørgen Lerdam 

Aktoreen zerrenda:  

Conrad, "Ederra eta Piztia" izeneko filma egiteko asmotan dabil. Jack gozo eta txikitxoa jarri nahi du filmaren protagonista izateko, etxeko animaliekin jolas dezan. Filmaketa prest dago baina gauza bat falta zaie: Jack bera. Jack basoan zoriontsu bizi den animalia txikia eta gozoa da, Ez daki ezer Conraden plan maltzurrez eta jolasean ematen du egun osoa basoko lagunekin. Conrad gaixtoak, ordea, Jack aurkitu nahi du, nola edo hala.

INFO...

Ahmed, Alhambrako printzea

AHMED, ALHAMBRAKO PRINTZEA

Espainia 1998, Animazioa

Zuzendaria: Juanba Berasategi 

Aktoreen zerrenda:  

Irving Andaluziara joan da Granadako Alhambra bisitatzeko asmoz. Han Dolgoruki aurkitu du, errusiar laguna, eta elkarrekin egin dute bidaia. Carmen ezagutu dutenean, gauzak nahastu egin dira. Neska Boabdil-en azken oinordekoa da, errege mairuarena alegia. Neska honek bete behar du igarpena, Ali maltzurra garaitzea, hau izan baitzen Boabdil erregeari traizioz lurrak kendu zizkiona. Baina ezin izango du boterea eskuratu Boabdilen azken oinordekoa hil arte. Zein den jakin duenean eta zer egin behar duen, Carmen Granadarantz abiatu da, baina etsaiek harrapatu dute. Irving neskaz maitemindu da eta badaki neskak zein arrisku bizi daukan, beraz salbatu egin du eta zenbait oztopo zail gainditu ostean, lagundu egin dio Alhambra-ra iritsi arte, igarpena bete dezan, Boabdilen altxorrak (Aliren esku zeudenak) herriari itzularazteko eta Alhambrak bere bikaintasun osoa agertzeko.

INFO...

Megasonikoak

MEGASONIKOAK

Espainia 1997, Animazioa

Zuzendaria: Javier González de la Fuente, José Martínez Montero 

Aktoreen zerrenda:  

Etorkizunean gaude. Sinteticom presidenteak, unibertsoko diktadoreak, galaxiako izaki guztien  desio eta pentsamenduak dauzka menpean. Eta robot-ejertzito bat ere badu. Hala ere ez du hain aise menperatuko mundua.

INFO...

Ipar Haizearen itzulera

IPAR HAIZEAREN ITZULERA

Espainia 1994, Animazioa

Zuzendaria: Maite Ruiz de Austri 

Aktoreen zerrenda:  

Ipar Haizeak izotz geruza batez estali berri du lurra oso-osorik, eta preso dago. Baina Mic-Mac tribuak Kanadan preso daukan Attanasius-ek askatu egingo du haize gaiztoa. Watuna, Pejot eta Ane haurrak, naturarekin aspaldi batean egindako hitzarmen sekretuaren jabe direnak baino ezin harrapa dezakete berriro Ipar Haize arriskutsua, naturan oreka ezarriz."Ipar Haizearen Erronka" filmearen jarraipena dugu honakoa.

INFO...

 
ecmware
Enterprise Platform