Barton Films

Barton katalogoa

 Facebook

 

pdf CATALOGO PARA TV . BARTONFILMS

 
Ipar Haizearen itzulera

IPAR HAIZEAREN ITZULERA

Espainia 1994, Animazioa

Zuzendaria: Maite Ruiz de Austri 

Aktoreen zerrenda:  

Ipar Haizeak izotz geruza batez estali berri du lurra oso-osorik, eta preso dago. Baina Mic-Mac tribuak Kanadan preso daukan Attanasius-ek askatu egingo du haize gaiztoa. Watuna, Pejot eta Ane haurrak, naturarekin aspaldi batean egindako hitzarmen sekretuaren jabe direnak baino ezin harrapa dezakete berriro Ipar Haize arriskutsua, naturan oreka ezarriz."Ipar Haizearen Erronka" filmearen jarraipena dugu honakoa.

INFO...

Urte ilunak

URTE ILUNAK

Espainia 1993, Drama

Zuzendaria: Arantxa Lazcano 

Aktoreen zerrenda: Mikel Albisu, Ramón Barea, Txema Blasco, Bárbara Goenaga, Miren Gojenola, Eider Amilibia, Garazi Elorza, Klara Badiola, Carlos Panera, Amaia Basurto, Andrea Toledo, Félix Arkarazo 

Euskal Herrian gaude, gerra zibila ez da bukatu zaharra eta Bigarren Mundu Gerra bukatu berria da. Itziarrek 8 urte ditu eta bi mundu oso ezberdinetan bizi da. Batetik, ilusioa galdutako bere guraso abertzaleen mundua dago, eta bestetik, Itziar joaten den eskola erlijio zalea, neskari errepresioz betetako heziketa atzerakoia ematen diona. Hala ere, bada beste mundu-mota bat ere, Itziarrentzat askoz ere atseginagoa, kaleak eta bere lagunek osatzen dutena alegia.

INFO...

Kalabaza tripontzia

KALABAZA TRIPONTZIA

Espainia 1985, Animazioa

Zuzendaria: Juanba Berasategi 

Aktoreen zerrenda:  

Satelite harrigarri batek urratzen du espazioa. Hezur-haragizkoa da, eta bibote handi bat du. Eta hitz egiten du. Akelarrera joan nahi eta bidez okertu zen gizona dugu. Berak erakutsiko digu Kalabaza Tripontziaren mundua. Kalabaza Tripontziaren munduan astoek eta behiek ere hizketan dakite, kukubiltxok lagundu egiten baitie hizketan. Kukubiltxo oso txipia da, esan liteke intxaur oskol batean izkutatzen dela. Tartalo berriz gizaki handi eta zarpatsua da, begi bakarrekoa. Aldiz, zazpi dira Herensugearen buruak. Herensugea Galtzagorriren munstroa da.

INFO...

 
ecmware
Enterprise Platform