Barton Films

Barton katalogoa

 Facebook

 
El cumpleaños de Laila

EL CUMPLEAÑOS DE LAILA

Palestina, Tunis, Herbehereak 2008, Drama

Zuzendaria: Rashid Masharawi 

Aktoreen zerrenda: Mohamed Bakri, Areen Omari, Nour Zoubi 

Gobernua soldatak ordaintzeko baliabide gabe geratzen denean Abu Lailak taxista lanak egin beharko ditu. Lailak, bere alabak, hamar urte betetzen dituenean, Aburen emazteak opari eta tarta batekin etxera goiz heltzea eskatuko dio. Abu Lailak agindutako misio hori betetzeko ahal duen bezain beste egingo du baina Palestinako egunerokoak beste plan batzuk ditu.

INFO...

Sukalde kontuak

SUKALDE KONTUAK

Espainia 2008, Komedia

Zuzendaria: Aizpea Goenaga 

Aktoreen zerrenda: Isidoro Fernandez, Mikel Losada, Aitziber Garmendia, Roberto Alonso, Lander Otaola, Loli Astoreka, Oscar Terol, Marivi Bilbao, Barbara Goenaga, Galder Perez, Gorka Aginagalde, Lilliam Kourí, Ane Gabarain, Lurdes Mendizabal, Ramón Agirre, Tania de la Cruz 

Ekintza sukaldaritza eskola batean gertatzen da. Hemen ikusiko ditugu negar malkotan gure sei protagonistak (tipula txikitzeagatik, baina) azken kurtsoa amaitzekotan dabiltzan zazpi 'etorkizun':

INFO...

Munduaren bira, doan!

MUNDUAREN BIRA, DOAN!

Espainia 2008, Animazioa

Zuzendaria: Juanjo Elordi, Asisko Urmeneta 

Aktoreen zerrenda:  

Gizabananok Londonerako helgadi bat aurkitu du interneten, doan... Doan! XXI. mendeko hitz magikoa da hori! Baina koadrilako liderrari, Bildotsori, huskeria irudituko zaio. Berak nahi balu Txinaraino ere joango litzateke doan. Are gehiago, munduaren bira ere egingo luke, doan eta 80 egunean. Harrokeria bat gehiago izango zen, Kebabek apustu egin izan ez balio. Eta behin apustua eginda... koadrila osoa berarekin hartu eta bidaia egin behar: batek bidaia erromantikoa egin nahi zuen, besteak erotikoa, baina komiko-dramatiko-esperpentikoa aterako zaie... Apustua zeinek irabaziko duen... esango nizuke... baina ez da zuk pentsatzen duzuna... ez da ez esatearren, e, baina Bildotsok berak hobeto azalduko dizu... Zineetan, jakina.

INFO...

Animal Channel

ANIMAL CHANNEL

Espainia 2008, Animazioa

Zuzendaria: Maite Ruiz de Austri 

Aktoreen zerrenda:  

Cathy zikoinak eta Nicolás saguak, euren zinema itxi beharko dute. Adorea eta irudimena dute ezaugarri eta horiexek erabiliko dituzte Aita Saguk zuzendutako telebista katea berrian lan egiteko berri-biltzaile ausart gisa. Laster ulertuko dute izarra izateko programa berezia behar dutela. Baina ez da erraza izango.

INFO...

La ecuación del amor y de la muerte

LA ECUACIÓN DEL AMOR Y LA MUERTE

China 2008, Thriller

Zuzendaria: Cao Baoping 

Aktoreen zerrenda: Xun Zhou, Chao Deng, Hanyu Zhang, Baoqiang Wang 

Limi bilaketa baten erdian aurkitzen da; Fang Wen, bere senargaia, brastakoan desagertu zen bere gurasoek onartzen ez zuten ezkontza bertan behera utzi zutenean. Lau urtetan zehar, Limik Fang Wenen eskutitzak jaso ditu baina bat ere ez igorlearen helbidearekin. Ez du amore emango, Limik aldizkari batean gordetzen ditu bere argazkiak eta bere autoan sartzen den bezero guztiei erakusten dizkie norbaitek Fang Wen non dagoen esango diolakoan.

INFO...

 
ecmware
Enterprise Platform