Espainia, Frantzia, Italia 2011, Animazioa
Zuzendaria: Francis Nielsen
Aktoreen zerrenda: -ANIMAZIOA-
Blackie, ilargira joatearekin tematuta dagoen ardi beltza da. Kanuto berriz, Blackierekin itsututa dagoen artzain txakurra… Baina ez du entzun ere egin nahi kohetearen kontua. Bidaiari ekingo diote, jakina.
Bidean beste lagun askorekin egingo dute topo… behi kantariak, otso limurtzailea, legez kanpoko armiarma etorkinak, hegazti hippiak eta kohete bat aireratzeko prest dagoen txakur talde bitxia… Pinky, godzillaren itxurako arrosa koloreko ardi erraldoiak ordea, hau galarazten saiatuko da.
Espainia 2012, Animazioa
Zuzendaria: Ángel Izquierdo, Ricardo Ramón
Aktoreen zerrenda: -ANIMAZIOA-
Gertakizun bitxi-bitxi batzuek klima aldarazi dute herensugearen mendian.
Tenperaturaren bat-bateko jaitsierak hotzaren hotzez eta ilunpean utzi du lurraldea. Basoa hiltzear dago eta Robin elfo txikia, basoaren zaindaria, bizitza suntsitzen ari den gaitzari aurre egiteko, laguntza eske ari zaie jainkoei. Laguntza jaso bai... baina ez hark espero zuena!
Espainia 2011, Komedia
Zuzendaria: Patxo Tellería, Aitor Mazo
Aktoreen zerrenda: Sara Cozar, Bárbara Goenaga, Gorka Otxoa, Itziar Atienza, Mikel Losada, Aitor Mazo
Maria bihotzetik gaixo dago eta hiltzera doa. Xabi, lagun bat, Bartzelonatik etorriko da azken agurra ematera. Bidean, Maria beraz maiteminduta dagoela jakiten du, eta pozteko, gezurra esan eta bera ere hala dagoela kontatzea erabakitzen du. Baina Maria ez da hiltzen, eta Xabik bikote-bizitzaren plantak egitera behartuta ikusten du bere burua, atsekabeak Mariaren bihotz ahularekin amai ez dezan.Egoera horretan, haurdun geratu berri den bere benetako neskalagunari, Bartzelonako neska bati, bizkar eman beharko dio.
Espainia 2012, Dokumentala
Zuzendaria: Fermín Muguruza
Aktoreen zerrenda: Arrate Rodríguez, Naiara Goikoetxea, Ainhoa Unzueta, Tania de Sousa
Bere dokumental berrian Fermín Muguruza musikariak emakumeez soilik osaturiko"Zuloak" rock bandaren ibilbidea jarraitzen du Euskal Herriko artista hauen lana eta garrantzia kulturala aldarrikatzeko.
Espainia, Cuba 2012, Drama
Zuzendaria: Patxi Barco
Aktoreen zerrenda: Itziar Ituño, Asier Hormaza, Mikel Losada, Carlos Acosta, Jorge Perugorria
ETA pmko militante eta ertamerikan internazionalista izan eta handik hogeita hamar urtetara, Gorka bere iraganari aurre egin beharrean aurkitzen da bere semeak orduan zer egiten zuen galdetzen dionean.