Espainia 2003, Animazioa
Zuzendaria: Juanba Berasategi
Aktoreen zerrenda:
Washington Irvin idazlea Granadara, La Alhambra ikustera joan arteko onik ez dauka. Han ezagutuko du Carmen, ijito emakume polit askoa, Boabdil errege mairuaren azken ondorengoa dena. Ali gaiztoak Alhambra suntsitzeko mendekua hartua dauka, eta hori eragozteko giltza Carmen bera da. Eta Carmenek maiteminduta daukanez Irvin, hau laguntzera joango zaio.
Alemania 2000, Drama
Zuzendaria: Esther Gronenborn
Aktoreen zerrenda: Jana Pallaske, Frank Droese, Arthur Rakk, Toni Blume, Nele Steffen, Willhelm Benner, Andrusch Jung, Daniel Fripan, Andreas Hoppe, Susanne Sachße
Sabine bere aitarekin Berlineko kanpoaldeko auzo batera bizitzeko heldu berri den nerabea da. Bertan Eddie ezagutuko du. Eddieren lagun onena hiltzen dutenean Sabine lekuko bakarra izango da. Ordutik arazo latzak biziko dituzte.
Frantzia 2001, Drama
Zuzendaria: Jean-Pierre Grasset
Aktoreen zerrenda: Stephane Rideau, Nicolas Abraham, Eléonore Grosset
Imanolek, zesta-punta jokalari gazte batek, bere herritik kanpora joatearekin amesten du baina euskal kulturan interesatua dagoen neska paristar bati eta pelotari ospetsu bati esker, ametsak betetzeko atlantikoa gurutzatzea beharrezkoa ez dela ohartuko du.
Espainia 2000, Animazioa
Zuzendaria: Ángel Alonso
Aktoreen zerrenda:
Groomo deituriko zientzilari maltzurra, unibertso imaginarioko pertsonen ametsak kontrolatzen mehatzatzen du. Hauek, kristolako ametz-gaiztoekin bete nahi ditu. Nina, zazpi urteko neskatxo bat, arriskuaz ohartu eta hori sahiesteko edozer gauza egingo du, ametsen munduko lagun guztiekin.
Espainia 2000, Komedia
Zuzendaria: Toni Abad
Aktoreen zerrenda: Azucena de la Fuente, Juan Querol, Aitor Merino, Maitane Sebastián, Teresa Calo, Emma Aguirre, Manu Gómez-Álvarez, Alberto Quintana, Patxi Ugalde, Aketza López
Udako aste batean zehar, zazpi pertsonaien bizitzak elkar gurutzatuko dira hiri handi bateko parke batean; OHOko irakasle bat, enpresa baten pertsonalburua, emakume heldu bat eta bere maitale gaztea, dama jokalari bat, irrati esatari batetaz maitemindutako aparkaleku arduradun bat, arlote bat eta erretiratu bat.