Barton Films

Eskaeren baldintzak

Honako hauek dira BARTONFILMS-eko web gunean eskaera bat aurrera eramateko bete behar dituzun baldintzak eta pausuak:

  • Lehen eta behin, eta derrigorrez, gure web gunean erregistratu beharko zara; modu honetan zure datuak jakingo ditugu eta prozesua azkartuko dugu.
  • Kontutan izan behar duzu, titulu bakarreko eskaerak direla; hau da, erreferentzia bakarra eskaera bakoitzeko. Hala ere, titulu bat baino gehiago nahi izatekotan, eskaera bat bestearen jarraian egiteko aukera izango duzu era errez eta eroso batetan. Eskaera hauek bakar batean bilduko ditugu eta bidalketa bakarrean jasoko dituzu DVD guztiak.
  • Zure eskaera jasotzen dugun bezain pronto, hau aktibatu eta kudeatuko dugu. Prozesu honen bidez eta ondoren zurekin kontaktuan jarriz, zure eskaeraren eskuragarritasuna jakinaraziko dizugu, gainera eskaeraren kostua ere bidaliko dizugu faktura batetan. Proposamena onartu eta gero, ordainketaren justifikazioaren zain egongo gara posta elektronikoz (info@bartonfilms.com) edo fax-ez (944 238 957) bidali dezakezuna. Justifikazioa jaso bezain laster, eskaera etxean izango duzu 24/48 ordutan.
  • Ohar garrantzitsua: garraio-kostuak bezeroaren kontu izango dira eta helbidearen probintziaren eta paketearen pisuaren arabera aldatu daitezke. Dena den, kostu horri buruzko informazioa jasoko duzu behar den momentuan.
  • Edozein kontsulta edo gertakarirako, gurekin harremanetan jar zaitezke info@bartonfilms.com helbidea idatziz.
 
 
ecmware
Enterprise Platform