Barton Films

09/09/23 'CHECKPOINT ROCK' URRIAN ZINEMETAN

Checkpoint rock - Canciones desde PalestinaBARTONFILMSek, FILMANOVA eta K2000rekin FERMIN MUGURUZAk eta JAVIER CORCUERAk zuzendutako luzemetrai dokumentala zinemetan banatzeko akordioa egin du. CHECKPOINT ROCK Donostiako Zinemaldian emango da eta datorren urriaren 16an zinemetara helduko da jatorrizko bertsioan eta euskarazko edo gaztelerazko azpitituluekin.

Tel Aviveko publizitateko iragarki eta neoietatik Gaza eta Zisjordaniako lurralde okupatuetako pobrezia eta etsipeneraino, Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina oso musikari desberdinengana hurbiltzen da, herriz herri, eta checkpoint batetik bestera, gatazkan bizi den herri honi buruz dugun ikuspegia aldaraziko duen ibilbidea, alegia.



Informazio gehiago filmaren fitxan:

Checkpoint Rock

Espainia 2009, Dokumentala

Munduak begirada beti jarria duen lekuetako batetik egindako bidaia, bertatik ia ezer jakin ez arren beharbada. Zein da leku mitiko honi ahotsa eta doinua jartzen dion musika? Zeintzuk dira bertako musikari adierazgarrienak? Nola bizi dira? Zer pentsatzen dute bizitzea egokitu zaien halabehar bakarrari buruz? Eta nola egiten diote aurre euren letra eta melodiekin?

leer más...

 
 
ecmware
Enterprise Platform