Barton Films

09/12/02 'DRAGOI EHIZTARIA' FILMAREN ERRODAIA KUBAN JARRAITZEN DU

Dragoi ehiztariaDRAGOI EHIZTARIA filmaren errodaia martxan jarri zen berriz azaroaren 16an; oraingo honetan Euskal Herritik oso urrun:Kuban. Zurriola Group Entertainmentek ekoiztutako filmak pasa den urriaren 20an hasi zuen errodaia. Aste bete gure lurraldean filmatu eta gero, lantalde osoak Kubara bidaiatu zuen 5 asteko errodaia jarraitzeko asmoz.

Kubako ICAICek parte hartuko du eta baita ETB eta TVE-ak ere. 2 milioi eta erdiko aurrekontuarekin errodaia euskaraz burutuko da, nahiz eta gero merkatura euskara eta gazteleraz aterako den. BARTON FILMSek banatuko du DRAGOI EHIZTARIA.
 
Patxi Barkok zuzendutatko film honetan, Asier Hormaza eta Itziar Ituño dira protagonista nagusiak. Jorge Perugorria kubatarrak ere parte hartuko du filmaren grabaketan.



Informazio gehiago filmaren fitxan

Dragoi ehiztaria

Espainia - Kuba 2010, Drama

Gorkak denbora darama Aitor bere semearen galderen aurrean ezentzunarena eginez. Aitaren iraganari buruz jakin nahi omen du. Baina, nola azaldu ume bati bere aitak elkartasunagatik hiltzen zuela? Gorka ETAko militante politiko militarra izana da, laurogeigarren hamarkadan taldea desegin zen arte eta beste internazionalista asko bezala, garai hartan...

irakurri gehiago...

 
 
ecmware
Enterprise Platform