Barton Films

Elkano, Lehen Mundu Bira trailerraren estreinaldia

 ELKANO, LEHEN MUNDU BIRAMalagako 22. Zinemaldian harrera bikaina izan ondoren, Angel Alonsok zuzendu eta Dibulitoon Studiok ekoiztutako Elkano, Lehen Mundu Bira filmaren estreinaldi komertziala zine aretoetan uztailaren 5ean izango da. Estreinaldirako bi hilabete falta direnean, filmaren trailer ofiziala aurkezten dizuegu. Filmaxek eta Barton Filmsek banatuko dute filma bere euskarazko jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko bertsio bikoiztuan.



Malagako 22. Zinemaldian harrera bikaina izan ondoren, Angel Alonsok zuzendu eta Dibulitoon Studiok ekoiztutako Elkano, Lehen Mundu Bira filmaren estreinaldi komertziala zine aretoetan uztailaren 5an izango da. Estreinaldirako bi hilabete falta direnean, filmaren trailer ofiziala aurkezten dizuegu. Filmax eta Barton Filmsek banatuko dute filma bere euskarazko jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko bertsio bikoiztuan.

Publiko familiarrari zuzendua, filmea planetaren lehen zirkumnabigazioaren abenturan oinarrituta dago, Fernando de Magallanesen buruzagitzapean hasi eta Juan Sebastian Elkanok amaitutako espedizioan. Estreinaldiak lehen mundu biraren V. Mendeurrenarekin bat egiten du.


Joseba Beristain soinu bandaren egilea da. Musika, sinfonikoa ia erabat, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik Fernando Velazquezen zuzendaritzapean eta Donostiako Orfeoiaren 90 ahotsekin Jose Antonio Sainz Alfaroren gidaritzapean. La Oreja de Van Gogh taldeak urrezko amaiera eman dio luzemetraiari “Haizeaz fidatu” kantuarekin, musika pieza inspiratzaile eta freskoa. Enrike Solinisek ere, aintzinako musikan eta gitarran aditua, parte hartu du soinu bandan bere errepertorioko konposizio batzuk filmerako egokituz eta Beristainek sortutako musika pieza jakin batzuk gitarra mota desberdinekin interpretatuz.

Inoiz izan den abenturarik zirraragarriena: Lehen Mundu Bira. Toki berean hasi eta amaitzen den bidaia zirkularra, baina haren ondoren ezer ez da berdina izango. Historiaren norabidea aldatzeko asmoz timoiari tinko heldu zioten bi nabigatzaileen kronika da hau. Fernando de Magallanesen aginduetara abiatu baina Juan Sebastian Elkanok, istorio honen benetako protagonistak, amaitu zuen bidaia.

Ekaitzak, gosea, tribuak... Sevillatik bost ontzi atera ziren 1519an. Hiru urte beranduago soilik batek lortu zuen bueltatzea, hala, planetaren biribiltasuna frogatu zuen abentura ikaragarri bat amaitzea lortuz. Ezagutzen diren gertakari historikoetatik eta pertsonaietatik abiatuz, Angel Alonso zuzendariak animazio filme zirraragarria sortu du, ikusle gazteen begientzako sortua, familian disfrutatzeko.

La Oreja de Van Gogh taldeak urrezko amaiera eman dio luzemetraiari “Haizeaz fidatu” kantuarekin, musika pieza inspiratzaile eta freskoa. Donostiako taldeak filmearen jatorrizko kantua sortu du getariako marinel Juan Sebastian Elkanori omen eginez, mendebalderuntz nabigatzen jarraitzeko erabakia hartzearen ondorioz, historiako lehen zirkumnabigazioa posible egin zuen gizonaren balentria aitortuz.

Elkano, Lehen Mundu Bira filma euskal ekoizpen bat da eta Eusko Jaurlaritza, Espainiko Kultura-Ministerioa, ETB, TVE eta Ibermedia Programaren babesa eta finantziazioa izan du. V Centenario 1º Vuelta al Mundo komisioak, interes bereziko proiektu izendatu du, eta Mundubira 500 Elkano Fundazioak filmeari babesa eta laguntza emango dio promozioan eta zabalkundean.

 

 

 TRAILER OFIZIALA

 
 
ecmware
Enterprise Platform