Barton Films

LA OREJA DE VAN GOGH-en "HAIZEAZ FIDATU" - "ELKANO LEHEN MUNDU BIRA"-ren ABESTIA GAUR ESTREINALDIA

ELKANO LEHEN MUNDU BIRA LA OREJA DE VAN GOGH amaiera bikaina jartzen dio luzemetraiari “ELKANO, LEHEN MUNDU BIRA” “HAIZEAZ FIDATU” abestiarekin Gaur, ekainak 21, abestia estereinatu da plataforma digital guztietan. Lehen aldiz taldearen historian, bai kanta bai bideoklipa, 3 hizkuntzatan aldi berean bota egiten du: gaztelaniaz, "Confía en el viento" euskaraz, "Haizeaz fidatu" eta Ingelesez "Let the wind guide you"..

Publiko familiarrari zuzendua, filmea planetaren lehen zirkumnabigazioaren abenturan oinarrituta dago, Fernando de Magallanesen buruzagitzapean hasi eta Juan Sebastian Elkanok amaitutako espedizioan.


La Oreja de Van Gogh taldeak filmaren jatorrizko kanta konposatu du, getariako marinel Juan Sebastian Elkanori omen eginez, mendebalderuntz nabigatzen jarraitzeko erabakia hartzearen ondorioz, historiako lehen zirkumnabigazioa posible egin zuen gizonaren balentria aitortuz. Gainera, Leirek filmean parte hartu du pertsonai bat bikoiztuz.


Angel Alonsoren Elkano, Lehen Mundu Bira abenturazko film liluragarria  zine aretoetan izango da urrengo uztailaren 5ean
 
Filmaxek eta Barton Filmsek filma estreinatuko dute zinemetan datorren uztailaren 5ean inoiz ez kontatutako abentura hunkigarriena: Lehen Mundu Bira. Bukatzen den tokian hasten den bidaia zirkularra, baina honen ostean ezer ez da berdina izango. Historiako lema humanitatearen norabidea aldatzeko hartu zuten bi nabigatzaileen kronika da. Fernando de Magallanesen aginpean hasi zen bidaia, Juan Sebastián Elcano-k, historia honetako protagonista handia, bukatu zuen.
Ekaitzak, gosea, tribuak... Sevillatik bost ontzi atera ziren 1519an. Hiru urte beranduago soilik batek lortu zuen bueltatzea, hala, planetaren biribiltasuna frogatu zuen abentura ikaragarri bat amaitzea lortuz.


Ezagutzen diren gertakari historikoetatik eta pertsonaietatik abiatuz, Angel Alonso zuzendariak animazio filme zirraragarria sortu du, ikusle gazteen begientzako sortua, familian disfrutatzeko.


Filmaren gidoia Jose Antonio Vitoriak eta Garbiñe Losadak sinatu dute. Joseba Beristain soinu bandaren egilea da. Musika, sinfonikoa ia erabat, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik Fernando Velazquezen zuzendaritzapean eta Donostiako Orfeoiaren 90 ahotsekin Jose Antonio Sainz Alfaroren gidaritzapean. Enrike Solinisek ere, aintzinako musikan eta gitarran aditua, parte hartu du soinu bandan bere errepertorioko konposizio batzuk filmerako egokituz eta Beristainek sortutako musika pieza jakin batzuk gitarra mota desberdinekin interpretatuz.


La Oreja de Van Gogh taldeak urrezko amaiera eman dio luzemetraiari “Haizeaz fidatu” kantuarekin, musika pieza inspiratzaile eta freskoa. Talde donostiarrak filmaren jatorrizko kanta konposatu du, Getariako Juan Sebastián Elcanoren nabigatzailearen irudiaren himno bat, mendebalerantz  nabigatzen jarraitzeko erabakiak historiaren lehen zirkumnabigazioa posible egin zuen gizona. Kanta eskuragarri egongo da plataforma digital guztietan ekainaren 21etik aurrera.


Elkano, Lehen Mundu Bira,  Eusko Jaurlaritzak, Kultura Ministerioak, ETBek, TVEk, Ibermedia programak eta Gipuzkoako Diputazioak, euskal ekoizpen honetan, parte artu dute laguntza eta finantzazioan. Bere aldetik, V. Mendeurrena 1. Munduari Bira nazio-batzordeak, balentriako 500 urteak ospatzeko sortuta, hartu du interes bereziko bere proiektu programan eta 500 Mundubira Fundazioa Elkano Fundazioak aktiboki difusioan laguntzeari buruzko interesa erakutsi du.

 

"HAIZEAZ FIDATU"  

 
 
ecmware
Enterprise Platform