Barton Films

“AGUR ETXEBESTE!” “AGUR ETXEBESTE!” Asier Altunak eta Telmo Esnalek kozuzendutako film berria


 AGUR ETXEBESTE! “AGUR ETXEBESTE!”  Asier Altunak eta Telmo Esnalek kozuzendutako film berria gure zinemetara iritsiko da hurrengo udazkenean. Filmaren aurkezpena Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioaren programazioaren barruan izango da, datorren irailaren 20an hasiko dena. ESTREINALDIA IRAILAREN 27AN.

 



Ikus-entzunezkoen munduan teknikari (elektriko) bezala hasi zen lanean Asier Altuna. 1996. urtean gidoiak idazteari eta film laburrak zuzentzeari ekin zion. Bere lehenengo film-laburra Telmo Esnalekin batera zuzendu zuen: Txotx. 2000. urteaz geroztik, Euskal Telebistarako gidoilari lanak egin zituen, eta, 2005ean, Aupa Etxebeste! lehenengo film-luzea zuzendu zuen. Gerora, beste hainbat laburmetrai eta Bertsolari (dokumentala, 2011) eta Amama (2015) filmak ere zuzendu ditu.


Telmo Esnal ordea, zuzendari laguntzaile bezala hasi zen zinema munduan lanean. 1996an, Asier Altunarekin batera bere lehenengo film laburra zuzendu zuen, Txotx. 2005ean, Aupa Etxebeste! lehen film-luzea zuzendu zuen. Gerora, beste hainbat laburmetraia eta Urteberri on, amona! (2011) eta Dantza (2018) filmak zuzendu ditu. Zuzendari laguntzaile lanetan ere aritu izan da.

Banaketa, zineman, antzerkian eta telebistan ibilbide nabaria izan duten aktoreek burutzen dute,   Ramón Agirre  ("Palmeras en la Nieve", "Handia", "Errementari","¡Aupa Etxebeste!", "Amor ", "Rec2 Genesis", "Julieta", "El día de la bestia"), Elena Irureta ("Ranas", "Gernika", "¡Aupa Etxebeste!", "Pecata Minuta", "Airbag"), Iban Garate ("Miel de naranjas", "¡Agur Etxebeste!"  eta Pako Sagarzazu ("Ventajas de viajar en tren", "¡Atraco!", "Mortadelo y Filemón", "¡Aupa Etxebeste!", "Tasio").

Pelikularen produktorak Irusoin ("Loreak", "80 Egunean", "Lucio", "30 años de oscuridad", "¿Y tú quien eres?"), Kilima Media ("Sin limites") eta La Fidele Production ("Ane y Peru") dira, ICAA Kultura Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta EITBren laguntzarekin .

 

Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkateza uztera behartuta ikusten da “osasun arazoengatik”. Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen arremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.



IRAILAREN 27AN ZINEMA ARETOETAN

 

 
 
ecmware
Enterprise Platform