ZUZENDARIA:

PAUL URKIJO

ESTREINALDIA

2025/11/14

ESKATU PROIEKZIO BAT

SINOPSIA


Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihesi doa, baserria gau erdian utzita. Basoaren iluntasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia bat sumatzen du. Bidean, hiru emakumerekin topo egiten du, arropa ibai ondoan garbitzen duten bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko zurrumurruak partekatzen dituztenak. Haren harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da azkenean.


* * *


"GAUA" Paul Urkijo Alijoren film berria. Zuzendariaren aurreko lanetan bezala (Errementari eta Irati euskarazko historiako filmik ikusiena —), "GAUA"k fantasiazko kodeak eta errealitate historikoa uztartzen ditu, baina oraingoan XVII. mendean girotuta dago eta euskal mitologiaren gaueko mundu misteriotsuan barneratzen da. Filmak gaueko izakien mundu mitologiko kezkagarria eta landa sineskeriaren iruditeria uztartzen ditu, misterioz, emozioz eta epikaz betetako unibertso bat sortuz.

 

"GAUA" ren protagonistak dira Yune Nogueiras (La infiltrada, Akelarre), Ane Gabarain (20.000 erle espezie; Patria), Elena Irureta (Patria, Flores de otro mundo) eta Iñake Irastorza (Ventajas de viajar en tren, Todos estamos invitados) dira. Aktoreen artean daude, besteak beste, Xabi "Jabato" Lopez (Sin cobertura, Valle salvaje), Erika Olaizola (Los últimos románticos; Los tontos y los estúpidos), Manex Fuchs (20.000 erle-espezie) eta Elena Uriz (Akelarre; Irati), besteak beste.

 

Zuzendariaren aurreko bi filmek, Irati eta Errementari, arrakasta handia izan dute fantasia eta mitología ruraleko elementuak uztatuz. Hain zuzen ere, Irati bihurtu da euskarazko historiako filmik ikusiena, eta Errementari emaitza bikainak lortu ditu Netflixen mundu mailan.

 

“GAUA” Irusoin (Marco), Ikusgarri Films (Irati), Vilaüt Films (Alcarràs) eta Gaua AIE taldeen ekoizpena da. EITB, Prime Video, RTVE, ICAA, Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Vital Fundazioa eta CREA SGR erakundeen babesa du. Filmax Espainiako zinemetan banatzeaz eta nazioarteko salmentez arduratzen da.

 


*Filmax pelikula bat, iparraldeko area zinematografikoan BARTONFILMS banatua* Gaztelaniaz eta Euskaraz