
ZUZENDARIAK:
ANDER MERINO ETXEBESTE & FERMIN MUGURUZA
ESTREINALDIA
2026/11/13
SINOPSIA
Duela lau hamarkada lehen aldiz oholtza gainera igo zenetik, Fermin Muguruzak bere azken bira handia abiatu du: musika, konpromisoa eta kultur erresistentziaren 40 urte ospatzen dituen bidaia kolektiboa. Musika-dokumental honek ibilbide horren taupadak jasotzen ditu: jendez gainezka dauden kontzertuak, errepidean egindako kilometroak, bidean izandako topaketak eta belaunaldiz belaunaldi transmititu den energia partekatua, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetatik gaur egungo bere ibilbideraino.
Oholtza gainean zein haren atzealde intimoenean, filmak une erabakigarri baten intentsitatea harrapatzen du: tamaina honetako bere azken biraren arnasa.
Musikaren, irudien eta memoriaren bidez, dokumental honek bere abestiak borrokarako, nortasuna eraikitzeko eta komunitate ospakizunerako tresna bihurtu dituen sortzaile baten erretratu zinematografikoa osatzen du, ezinbesteko artista baten azken dantza handiarekin batera.
Zuzendariak
Ander Merino Etxebeste & Fermin Muguruza; Gidoia
Laia Urtizberea; Ekoizle eragilea Jone Unanua; Produkzio burua
Ihintza Orbegozo; Argazki zuzendaria
Julen Arregi; Muntaia
Ander Merino Etxebeste; 2.unitatea
Asier Garcia; Diseinu grafikoa
Mr.Zé; Ekoizpena Talka Records & Films.
Parte-hartzaileak: Oihana Barrena, Fermin Muguruza, Amets Aznarez (Tronboia), Gloria Maurel (Bateria), Matah (Ahotsak), Lide Hernando (guitarra eta ahotsak), Victor Navarrete (Baxua), Charlart58 (Perkusioa eta dub efektuak), Xabi Solano (trikitixa), Jon Elizalde (Tronboia), Igor Ruiz (Saxofoia), Aritz Lonbide (Tronpeta).
SOINU BANDA:
Jatorrizko musika
Fermin Muguruza, Kortatu, Negu Gorriak.
Soinua
Angel Katarain, Victor Sanchez, Xanti Salvador.
.





