ZUZENDARIAK:
ELIO QUIROGA, BEÑAT BEITIA
ESTREINALDIA
2026/06/05
SINOPSIA
Victor, aita alarguna, eta Julia alaba txikia, Espainiatik irten dira, 1939ko urtarrilean frankistek Bartzelona mendean hartu ondoren. Frantzian kontzentrazio-esparru eta penuriak dituzte zain. Baina bada ihes egiteko aukera bat: Winnipeg-en ontziratzea, Nerudak eta Parisko kuakeroek pleitatu duten kargaontzian, helmuga berri batera salbu eramango dituena: Valparaisora, Txilera, non bizitza berri bat posible den.
78 min. BERTSIO ERABILGARRIAK : GAZTELANIA - EUSKARA - CATALANA.
* * *
Elio Quirogak eta Beñat Beitiak zuzendutako animaziozko zintak 1939ra garamatza, Espainiako Gerra Zibilean Bartzelona hiria erori ondoren.
Filmak hogeita hamarreko hamarkadaren amaierako benetako gertaerak ditu oinarri, Latinoameriketako kostaldera atzerriratutako espainiarren bolada bete-betean. “Winnipeg” Frantziako karga- ontzi baten izena da, 100 ofizial eta tripulatzaileentzako lekua zuena eta, azkenean, 2.200 pertsona baino gehiago garraiatu zituena. Errefuxiatu hauek Frantziako kontzentrazio-esparruetatik Valparaisora (Txile) ihez egin zuten, Ozeano Atlantikoan eta Pazifikoan hilabeteko zeharkaldi zalantzagarriaren ondoren. Ekimena Pablo Neruda poetak hartu zuen, garai hartan Parisko espainiar immigraziorako kontsula zena, horrela Frantziara gerratik ihesi joan ziren milaka espainiar errepublikanori lagunduz.
“WINNIPEG, ITXAROPEN ONTZIA” Dibulitoon Factory AIE, Dibulitoon Studio, El otro Film, La Ballesta eta Malabar Producciones ekoiztetxeek ekoitzi dute. Bere talde teknikoan nabarmentzekoak dira, besteak beste, Diego Navarro BSOko konpositorea – Mariposas Negrasen eta Atrapa la bandera partituren sortzailea – eta Super Klaus, biak Animazioko Film Onenaren Kategorian irabazleak –, eta Miguel Francisco, pertsonaien sortzailea, eta Angry Birds, Best Friends, Kokoon edo Stella bezalako proiektuen buru gisa esperientzia handia duena.
EKOIZPEN-OHARRAK: Winnipeg, itxaropen ontzia borrokaz, elkartasunaz, itxaropenaz, aitortzaz eta esker onaz hitz egiten duen istorioa da. Espainiar errefuxiatuen testuinguru penagarri eta dramatikoa ere balioan jartzen du kontakizunak, Frantzia hegoaldean zain zituzten dozenaka atxilotze, kontzentrazio eta bortxazko lanen eremuak izan baitzituzten hasierako (eta amaierako, askorentzat) helmuga. Hilabete gutxiren buruan, eta Valparaisorako bidean, ordea, beste faktore bat sartu da jokoan: Bigarren Mundu Gerraren hasiera, eta nazien eskutik Polonia inbaditu ondoren Frantziak Alemaniari egindako gerra deklarazioa.
'Winnipeg' pertsona batzuek mundu hau apur bat hobea bihurtzeko egindako ahaleginaren eta erabakitasunaren emaitza izan zen. Eragozpen itzelen aurka borrokatuz, batzuetan zentzugabekeriaren aurka; hautaketa ezberdinak egin behar izan zituzten, eta, beraz, beste milaka herrikide baztertu behar izan zituzten. Baina pertsona arduratsuak, solidarioak eta borrokalariak izan ziren.






